eka 06

Inguruko argazkilarion artean, Barrikako hondartza da guztietatik apreziatuena. Oso arraroa izaten da bertara joan eta beste argazkilari batekin topo ez egitea. Gaur zortzi argazkilari elkartu gara bertan, bakoitza bere txokoan argazkiaren bila. Leku nahiko txikia da eta ezin izan gara gehiegi mugitu, hala ere gustora aritu naiz.

Tagged with:
mai 14

Tagged with:
api 24

Astebururako eguraldi makurra iragarri dutenez, atzoko eguraldi politaren ostean argazki batzuk egitera joan nintzan kostaldera. Badakit argazki gehienak kostaldekoak igotzen ditudala, baina ain gustora egiten ditut argazki hauek… beti egoten naiz kresal usain hori sentitzeko gogoz, itsasoaren soinua, bakardadea eta koloretako argiaren isladak berriz ikusteko desiatzen.

Astebururako estudio sesio bat gabiltza preparatzen, eguraldiak laguntzen ez duenean… primerako plana.

Tagged with:
mar 08

Tagged with:
urr 27

Duela aste eta piku, Aralarrera egin nuen bidaitxoa, udazkenero bezala, falta ezineko bisita. Behe-lainoa harrapatzea zen nire asmoa baina ez nuen zorterik izan, hala ere kolore politak aurkitu nituen.

Tagged with:
eka 05

Tagged with:
preload preload preload