ots 01

Aurreko irudia eta hau, egun berean atera nituen arren badute desberdintasuna beraien artean.  Orain erakusten dizuedan hau, bestea baino minutu batzuk lehenago atera nuen, momentu hartan, argi gehiago zegoenez, obturazio-abiadura askoz laburragoa erabili nuen. Aurreko argazkian lainoak mugituta atera nahi nituenez ahalik eta abiadura luzeena erabili nuen, buruz ari naiz, baina hiru bat minutu izan zirelakoan nago, beste honetan aldiz 30 segundu.

Tagged with:
urt 26

Igande goizean egindako txango euritsu batean egindako argazkia duzue honako hau. Ez nuen argazki asko egiteko aukera izan baina behe lainoak sortu zuen giro egokia ikusita, ezin izan nuen aukera galtzen utzi. Objetiboko tantak kentzen pasa nuen argazkiak egiten baino denbora gehiago, hala ere asko disfrutatu nuen.

Tagged with:
eka 25

Makroa praktikatzeko garaian gaude, denboraldia aprobetzatu behar da…

Tagged with:
eka 09

Aurrekoaren sesio berdinekoa…

Tagged with:
eka 06

Inguruko argazkilarion artean, Barrikako hondartza da guztietatik apreziatuena. Oso arraroa izaten da bertara joan eta beste argazkilari batekin topo ez egitea. Gaur zortzi argazkilari elkartu gara bertan, bakoitza bere txokoan argazkiaren bila. Leku nahiko txikia da eta ezin izan gara gehiegi mugitu, hala ere gustora aritu naiz.

Tagged with:
api 28

Aurrekoaren sesio berdinean…

Tagged with:
api 01

Banuen plataforma hau ateratzeko gogoa, baina marearen laguntza behar nuen uraren efektu hau lortzeko. Saiakera batzuen ostean lortu dut ura eskaileratik behera irristatzen harrapatzea.

Tagged with:
mar 30

Gehienetan itsasbeheraren atzetik ibiltzen naiz hau bezalako argazkiak ateratzerako orduan. Hondartza gehienak, ezerezean geratzen direlako itsasgorarekin. Hondartza honek berriz, edozein itsasaldi izanda ere, aukera desberdinak eskeintzen dizkigu.

Tagged with:
ots 24

Paisaiak alde batera utzi gabe, txoriekin lanean hasi naiz duela gutxi. Asko gustatzen zait hegazti txiki hauek gertutik ikustea argazkietan.

Uste ez arren, lan asko eramaten du honelako argazki bat lortzeak. Alde batetik, txoria erakarri behar da guk nahi dugun toki horretara, hori lortu ostean, izkutuan denbora dezente eman beharko dugu esperoan. Objetibotik barrena ain gertu ikusteak eragiten didan sentsazioa azaldu ezina da, metro karratu batean izkutatuta eman ditudan ordu guztietaz ahazten naiz bapatean.

Tagged with:
ots 17

Tagged with:
Pages: 1 2 3 4 5 Next
preload preload preload
Pages: 1 2 3 4 5 Next