Aspaldian ez dudanez musikarik jarri, abesti ezagun bat jarriko dut gaur. Agian taldea ez duzue zuetako askok ezagutuko, aspaldiko sarrera baten ere jarri nuen talde honen beste abesti bat, baina abestia ezaguna egingo zaizue askori. Euskal talde batek aspaldian egin zuen abesti honen bertsioa, eta beharbada horregatik egingo zaizue ezaguna, baina oso jende gutxik ezagutzen du bertsio originala.
Jamendo musika librearen inguruan sortutako komunitatea dugu. Bertan Creative Commons edo Arte Libre lizentziapean dauden hainbat talderen musika aurkitu dezakegu. Bittorrent edo edonkey sareen bitartez diskoak jeisteko aukera ematen dutelarik, Ogg Vorbis eta Mp3 formatuetan. Talde bat gustoko baldin badugu eta laguntza bat eskeini nahi badiegu, PayPal bidez egin dezakegu nahi dugun kantitatezko dohaintza.
Gnu/Linux erabiltzaileok, gure mahaigainean eduki dezakegu Jamendo, Pyjama izeneko aplikazioari esker. Artista eta albun desberdinetatik nabigatu dezakegu, gure abesti gogokoenak nabarmendu, erreprodukzio zerrendak sortu… eta beste hainbat aukera.
Debian/ubuntu sistemetan, beraien webgunean duten DEB paketearen bidez instalatu dezakegu oso modu errezean.
Beste tresna ezinbesteko bat bilakatu da nire kasuan, zaila egingo zait hemendik aurrera Pyjama gabe bizitzea xD
Lotura: Pyjama
Duela 12 bat urte ezagutu nuen Australiar ganberro talde hau. Abesti azkarrak, gordinak melodiaz betetakoak, entzun bezain pronto engantxatu ninduten.
Ordutik, pare bat aldiz zuzenean ikusteko aukera izan dut, lehena Bergarako Gaztetxean eta azkena Durangoko Plateruena Antzokian. Bergarako Gaztetxean eskeini zutena ahaztezina izan zen, lekuak ere asko lagun zuelarik.
Ezagutzen ez duzuenontzat, eta punk doinuen jarraitzaileak bazarete, ziur gustoko izango duzuela, punk doinu azkarrak, pop eta hard doinuekin apainduta. Ramones taldearen jarraitzaileak direla azkar nabaritzen da beraien musika entzunda.














Iruzkin berriak