ira 25

Aspaldian argazkirik atera ez dudala, artxibotik bueltatxo bat eman eta honako argazki hau aukeratu dut… aurten Polyommatus-ekin sesio asko egin ditut eta oraindik badaukat besteren bat hortik. Hurrengo batean erakutsiko dizuet.

Tagged with:
abu 17

Tagged with:
abu 14

Tagged with:
abu 01

Barkatuko didazue aspaldian bloga eguneratu ez izanagatik. Itsasoko argazkiak ateratzeko ez da garairik egokiena, hondartzak jendez gainezka dauden momentu hauetan. Urtero bezala garai hauetan argazki kamarari deskantsu pixkat ematen diot, baina hala ere insektuen argazkiak eta bestelako gauzatxo batzuk egiteko momentu egokia da.

Polyommatus icarus-ekin ibili naiz jolasten urtero egiten dudan bezala, dibertigarria egiten zait eta asko gustatzen zaizkit modelo bezala.

Ia alperkeria pixkat kentzen dudan eta bloga eguneratzeari kaña pixkat ematen diodan.

Tagged with:
eka 25

Makroa praktikatzeko garaian gaude, denboraldia aprobetzatu behar da…

Tagged with:
eka 09

Aurrekoaren sesio berdinekoa…

Tagged with:
mai 31

Aspaldian ez dudala insekturen baten argazkirik igo. Mota honetako argazkiak badakit ez zaizkiola mundu guztiari gustatzen, ez ikusleei ezta argazkilariei ateratzea ere. Hala ere bagaude argazki mota hau egiten disfrutatzen dugunok, lurrean etzanda, eserita edo oso postura arraroak hartzen ditugun bitartean pultsoa mantentzen, primeran pasatzen dugunok.

Tagged with:
urr 14

Berriz ere Licenido hauekin jolasean. Gustoa ari naiz hartzen tximeleta txikitxo hauei. Umetxoak bezain ondo pasatzen dut lurretik buelta-buetaka tximeleta hauen atzetik.

Kontrargian zegoen Polyommatus hau eta horri aurre egiteko flasha erabili nuen “manual” eran, detailea gal ez zezan. 1/64 potentzia erabili nuen, ezker aldetik argiztatuz, kameratik kanpo.

Tagged with:
ira 29

Polyommatus icarus-ak etxeko osteko lorategian ibiltzen dira han-hemenka eta sarritan saiatu naiz espezie hau fotografiatzen, emaitza dezenterik lortu gabe. Oso txikiak dira, 2,5-3 zentrimetroko tamainua daukate eta oso azkar eta biziak dira, segundu batzuk bakarrik irauten dute geldi.

Ez nago ziur baina argazkian erakusten dudan hau arra dela esatera ausartuko naiz. Hegoen kolorearengatik bereizten dira arra eta emea, arrak urdinxkagoak dituzte eta emeek berriz, marroi edo okre antzekoak.

Tagged with:
preload preload preload