Behe lainoaren misterioa…
Sarritan esan dut behe lainoak sortzen duen misterioa izugarri gustatzen zaidala. Paisaia mota guztietan, baina batez ere laku eta basoetan.

Mugarra mendian egindako txango batean atera nuen hurrengo argazkia. Zegoen lainoarekin, ez zen lau metrotara zegoena ere ia ikusten. Momentu batean nondik jarraitu jakin gabe ere geratu ginen, eskerrak nirekin zetorrenak oso ondo ezagutzen zuela lekua.
Laino horrekin oso giro berezia zegoen, dena zegoen desberdin, beste leku ezezagun batean bageunde bezala.
Iruzkin berriak