abu 05

Aspalditik neukan Bizkaiko kostaldeko kalatxo txiki honen berri, baina duela gutxirarte ez dut ezagutzeko aukerarik izan.  Nahiko sarbide arriskutsua dauka, kriston aldapa jeitsi behar da bertara iristeko, ez da batere gomendagarria bakarrik joatea. Ez behintzat argazkiak ateratzera, gehienetan  guztiz ilundu arte bertan gelditzen garelako.

Ez nuen oso ondo aprobetxatu sesio hau, beraz, errepikatzea tokatzen da.

Tagged with:
api 24

Astebururako eguraldi makurra iragarri dutenez, atzoko eguraldi politaren ostean argazki batzuk egitera joan nintzan kostaldera. Badakit argazki gehienak kostaldekoak igotzen ditudala, baina ain gustora egiten ditut argazki hauek… beti egoten naiz kresal usain hori sentitzeko gogoz, itsasoaren soinua, bakardadea eta koloretako argiaren isladak berriz ikusteko desiatzen.

Astebururako estudio sesio bat gabiltza preparatzen, eguraldiak laguntzen ez duenean… primerako plana.

Tagged with:
abu 06

Ez dakit nola heldu den Barinatxeko hondartzara adreilu eta porlanezko puska hori, itsasoak ekartzeko astunegia iruditzen zait. Beharbada, ez da oso motibo polita argazki batean ateratzeko, arroka eder bat atseginagoa izan zitekeen, baina kuriosoa iruditu zitzaidan eta enkuadre barruan sartu nuen lehen plano bezala.

Tagged with:
mai 10

Hau ere Ispasterreko hondartzak oparitu zidan beste irudi bat. Badaukat berriz bertara gerturatzeko gogoa.

Argazkia ateratzerako orduan, Canon 10-22mm objetiboa erabili nuen 17mm-tan. ISO 100, f/13 diafragma, 20 segundutako abiadura eta zurien balantzea AUTO eran. Argazki hauetan, iragazkiak ezinbestekoak izaten dira zerua eta itsasoaren arteko argi ezberdintasuna konpontzeko orduan.

Ondoren, edizio programan, zuri-beltzera pasatu, zonaldeka editatu, fokatu eta listo.

Tagged with:
preload preload preload