ots 01
Aurreko irudia eta hau, egun berean atera nituen arren badute desberdintasuna beraien artean. Orain erakusten dizuedan hau, bestea baino minutu batzuk lehenago atera nuen, momentu hartan, argi gehiago zegoenez, obturazio-abiadura askoz laburragoa erabili nuen. Aurreko argazkian lainoak mugituta atera nahi nituenez ahalik eta abiadura luzeena erabili nuen, buruz ari naiz, baina hiru bat minutu izan zirelakoan nago, beste honetan aldiz 30 segundu.

Tagged with: argazkia • ilunabarra • natura • paisaia • Penatxuri
abu 05
Aspalditik neukan Bizkaiko kostaldeko kalatxo txiki honen berri, baina duela gutxirarte ez dut ezagutzeko aukerarik izan. Nahiko sarbide arriskutsua dauka, kriston aldapa jeitsi behar da bertara iristeko, ez da batere gomendagarria bakarrik joatea. Ez behintzat argazkiak ateratzera, gehienetan guztiz ilundu arte bertan gelditzen garelako.
Ez nuen oso ondo aprobetxatu sesio hau, beraz, errepikatzea tokatzen da.

Tagged with: Argazkiak • bizkaia • ilunabarra • kostaldea
api 16
Berandu heldu nintzen hondartzara, eguzkia izkutatua zegoen dagoeneko, koloreak bizitasuna hartzen hasi ziren eta ilunabar koloretsu bat kontenplatu nuen.

Tagged with: Argazkiak • hondartza • ilunabarra • paisaia
api 01
Banuen plataforma hau ateratzeko gogoa, baina marearen laguntza behar nuen uraren efektu hau lortzeko. Saiakera batzuen ostean lortu dut ura eskaileratik behera irristatzen harrapatzea.

Tagged with: Argazkiak • bizkaia • ilunabarra • natura • paisaia
abu 06
Ez dakit nola heldu den Barinatxeko hondartzara adreilu eta porlanezko puska hori, itsasoak ekartzeko astunegia iruditzen zait. Beharbada, ez da oso motibo polita argazki batean ateratzeko, arroka eder bat atseginagoa izan zitekeen, baina kuriosoa iruditu zitzaidan eta enkuadre barruan sartu nuen lehen plano bezala.

Tagged with: Argazkiak • Barinatxe • bizkaia • ilunabarra • kostaldea • natura • sopelana
Iruzkin berriak