eka 24

Canon 24-70 mm f/2.8 objetibo berria erosi nuela komentatu nizuen aurreko sarrera baten. Esan behar dut, heldu behar zitzaidan momentuan heldu zitzaidala, aduana araso gabe eta berme internazionalarekin. Beraz, ondo baino hobeto atera da dena, denda oso gomendagarria dela esan behar dut. Orain, jostailu berria ondo ezagutzea tokatzen da.

Bere fokalagatik, erabilera anitzeko objetiboa dela iruditzen zait, oso argitsua eta Canon-en “L” gamakoa.

Hobekin batera, beste erosketa txiki bat ere egin dut. Canon 17-40 mm f4 EF L USM objetiboa hain zuzen. Hau ere aurrekoa bezala “L” gamakoa. Azken hau, bigarren eskukoa erosi dut, oso prezioa onean eskeini didate eta ezin izan dut ezetzik esan.

Objetibo aldetik, 10etik 400mm-tara beteak dauzkat fokal guztiak. Orain, objetiboen maila bereko kamera baten aurrezten hasi beharko naiz xD.

Tagged with:
eka 13

Aurreko sarrera honetan, ebay eta prezio interesgarrietaz hitzegin nuen. Duela egun batzuk, erosketa garrantzitsu bat egitera ausartu naiz. Aspaldian buruan neukan Canon 24-70 mm f2.8 EF L USM.

Ebay-ko denda asko ikusi ondoren, URGalaxy aukeratu dut. Egia esan ez dakit zergatik aukeratu dudan denda konkretu hau. Beronek baino prezio merkeagoak dauzkatenak badaude, famatuagoak ere, baina ezagun batzuen esperientzia positiboa ezagututa, URGalaxy-rekin geratu naiz.

Denda fisiko batean erostearekin konparatuta, diru kopuru nabarmena aurreztuko dut, dena ondo irtetzen bada behintzat.

Paketea atzo irten zen eta momentu honetan, LANTAU ISLAND-en dago, HONG-KONG-en. Bidalketaren jarraipen guztia egingo dut, ia dena ondo irtetzen den. Fedex-en esanetan, astelehenean etxean beharko luke egon, kontatuko dizuet…

Tagged with:
preload preload preload