ots 19

Aurreko argazkia bezala, sinpletasuna bilatzen.

Tagged with:
urt 26

Igande goizean egindako txango euritsu batean egindako argazkia duzue honako hau. Ez nuen argazki asko egiteko aukera izan baina behe lainoak sortu zuen giro egokia ikusita, ezin izan nuen aukera galtzen utzi. Objetiboko tantak kentzen pasa nuen argazkiak egiten baino denbora gehiago, hala ere asko disfrutatu nuen.

Tagged with:
Aza 24

Argazki hau zuetako askok ezagutuko duzue, zuri-beltzean daukat flickr-eko galerian eta ziurrenik hemen ere jarriko nuen bere garaian. Zaldibarko XIX. Argazki Lehiaketara aurkeztu nuen beste argazki batekin batera, eta bigarren saria jaso dudala jakinarazi zidatean aurreko astean. Ezustean jasotako albiste pozgarria.

Tagged with:
abu 05

Aspalditik neukan Bizkaiko kostaldeko kalatxo txiki honen berri, baina duela gutxirarte ez dut ezagutzeko aukerarik izan.  Nahiko sarbide arriskutsua dauka, kriston aldapa jeitsi behar da bertara iristeko, ez da batere gomendagarria bakarrik joatea. Ez behintzat argazkiak ateratzera, gehienetan  guztiz ilundu arte bertan gelditzen garelako.

Ez nuen oso ondo aprobetxatu sesio hau, beraz, errepikatzea tokatzen da.

Tagged with:
eka 06

Inguruko argazkilarion artean, Barrikako hondartza da guztietatik apreziatuena. Oso arraroa izaten da bertara joan eta beste argazkilari batekin topo ez egitea. Gaur zortzi argazkilari elkartu gara bertan, bakoitza bere txokoan argazkiaren bila. Leku nahiko txikia da eta ezin izan gara gehiegi mugitu, hala ere gustora aritu naiz.

Tagged with:
api 28

Aurrekoaren sesio berdinean…

Tagged with:
api 01

Banuen plataforma hau ateratzeko gogoa, baina marearen laguntza behar nuen uraren efektu hau lortzeko. Saiakera batzuen ostean lortu dut ura eskaileratik behera irristatzen harrapatzea.

Tagged with:
mar 30

Gehienetan itsasbeheraren atzetik ibiltzen naiz hau bezalako argazkiak ateratzerako orduan. Hondartza gehienak, ezerezean geratzen direlako itsasgorarekin. Hondartza honek berriz, edozein itsasaldi izanda ere, aukera desberdinak eskeintzen dizkigu.

Tagged with:
mar 05

Tagged with:
ots 18

Tagged with:
Pages: 1 2 3 4 Next
preload preload preload
Pages: 1 2 3 4 Next