Elurra hasi du, eta gogoz gainera! Konturatu orduko zuritu ditu landak.
Aspaldian ez dudanez musikarik jarri, abesti ezagun bat jarriko dut gaur. Agian taldea ez duzue zuetako askok ezagutuko, aspaldiko sarrera baten ere jarri nuen talde honen beste abesti bat, baina abestia ezaguna egingo zaizue askori. Euskal talde batek aspaldian egin zuen abesti honen bertsioa, eta beharbada horregatik egingo zaizue ezaguna, baina oso jende gutxik ezagutzen du bertsio originala.
Duela 12 bat urte ezagutu nuen Australiar ganberro talde hau. Abesti azkarrak, gordinak melodiaz betetakoak, entzun bezain pronto engantxatu ninduten.
Ordutik, pare bat aldiz zuzenean ikusteko aukera izan dut, lehena Bergarako Gaztetxean eta azkena Durangoko Plateruena Antzokian. Bergarako Gaztetxean eskeini zutena ahaztezina izan zen, lekuak ere asko lagun zuelarik.
Ezagutzen ez duzuenontzat, eta punk doinuen jarraitzaileak bazarete, ziur gustoko izango duzuela, punk doinu azkarrak, pop eta hard doinuekin apainduta. Ramones taldearen jarraitzaileak direla azkar nabaritzen da beraien musika entzunda.












Iruzkin berriak