ots 25
Fondo beltza erabili dut, eta bizitasun pixkat emateko zonaldeka koloreztatu dut kea.

Hau argazki berdina da baina koloreak alderantzikatuta fondoa zuria gera dadin.

Tagged with: Argazkiak • kea
ots 19
Aurreko argazkia bezala, sinpletasuna bilatzen.

Tagged with: Argazkiak • bizkaia • irla • paisaia
urt 26
Igande goizean egindako txango euritsu batean egindako argazkia duzue honako hau. Ez nuen argazki asko egiteko aukera izan baina behe lainoak sortu zuen giro egokia ikusita, ezin izan nuen aukera galtzen utzi. Objetiboko tantak kentzen pasa nuen argazkiak egiten baino denbora gehiago, hala ere asko disfrutatu nuen.

Tagged with: Argazkiak • behe-lainoa • bizkaia • natura • urkiak • zuhaitzak
urt 11
Berriz bueltatu naiz gaur Ungino mendia ateratzera. Oraingoan, bertikalean atera ditudan lau argazki erabili ditut irudi hau osatzeko. Izugarrizko hotza pasa dugu, hiru gradu zero azpitik markatzen zituen furgonetako termometroak baina gaur ere ez dut lortu buruan daukadan argazki hori. Beraz, beste behin ere hotza pasatzea tokatuko da.
Patxi-ri kasu eginez, oraingoan ur-marka gabe igoko dut.

Tagged with: Argazkiak • paisaia • Ungino
Abe 12
Batek baino gehiagok galdetu didan bezala, zuetako norbaitek pentsa lezake photoshoparen efekturen bat daukala argazki honek, baina ez dauka inolako gauza berezirik, ikutu basikoenak bakarrik egin dizkiot.

Tagged with: arboladia • Argazkiak • margotua • paisaia
Aza 24
Argazki hau zuetako askok ezagutuko duzue, zuri-beltzean daukat flickr-eko galerian eta ziurrenik hemen ere jarriko nuen bere garaian. Zaldibarko XIX. Argazki Lehiaketara aurkeztu nuen beste argazki batekin batera, eta bigarren saria jaso dudala jakinarazi zidatean aurreko astean. Ezustean jasotako albiste pozgarria.

Tagged with: Argazkiak • barrika • bizkaia • lehiaketa • zaldibar
Iruzkin berriak