Abe 09

iPhonea erabiltzerakoan badaude hainbat truku edo baliabide mundu guztiak ezagutzen ez dituenak. Nik ezagutzen ditudanen zerrenda bat prestatu dut, batzuk oso ezagunak dira besteak ez hainbeste. Egongo dira aipatu gabe utziko ditudanak, ezagutzen ez ditudan seinale.

  • Erdiko botoia eta goiko botoia batera sakatzen baditugu, pantailaren irudi bat gordeko da gure argazkien karpetan.
  • Mahaigainen puntutxoen ezkerraldean edo eskuinaldean sakatuz, mahaigain desberdinetatik nabigatuko dugu.
  • iPhone edo sakeleko telefonoekin ikusteko prestatuta ez dauden webguneren batean baldin bagaude, irakurri nahi dugun textuaren gainean klik bikoitza eginez, textu hori pantailara egokituko zaigu.
  • Textu baten gainean segundu batzutan hatzamarra gainean mantentzen badugu, lupa bezalako bat azalduko zaigu textua handituz.
  • Webgune bat irakurtzen gaudean, behealdean gaudenean, berriz orrialde hasierara joateko “scroll” egin gabe, ordulariaren gainean klik eginez, zuzenean webgune hasierara eramango gaitu.
  • Mahaigain desberdinetan gaudenean, erdiko botoiari emanez, mahaigain nagusira eramango gaitu.
  • Defektuz, erdiko botoia bi aldiz sakatu ezkero, musika entzuten ez gaudenean, kontaktu gogokoenetara eramango gaitu. Baina aukera hau konfiguratzeko aukera daukagu telefonoaren aukera naguisetan.
  • Norbait deika dagoenean, goiko botoiari bi aldiz sakatuz… deia bideratuko dugu.
  • Dei bat jasotzen dugunean eta soinua kendu nahi baldin badugu baina deia kolgatu gabe, goiko botoiari emanda lortuko dugu.
  • Kontaktu bat irekitzen badugu eta bere helbidean klik eginez gero, zuzenean Maps irekiko zaigu, bertarako bidea erakusteko.
  • Musika entzuten baldin bagaude, eta iPhonea, atsedenean baldin badago, erdiko botoia bi aldiz sakatuta iPod-an kontrolak irekiko zaizkigu.
  • Aurikularrekin gaudean audioa entzuten, klik bat egiten badugu mikrofonoan, atsedenaldian jarriko da. Bi klik eginez aldiz, hurrengo pistara pasako da.
  • Audioa entzuten baldin bagaude, iPhonea astinduz, hurrengo abestira pasako gara.
  • Goiko botoia eta erdiko botoia 10 segundutan klikatuta mantentzen baditugu… “hard setet” bat egingo diogu iPhoneari. (kontuz!)
  • Textu idazterakoan, letra bat sakatuta mantentzen badugu, aukera gehiago azalduko zaizkigu, adibidez ”ñ”letra, azentuak eta karaktere desberdinak.
  • Audio entzuten gaudenean eta kaskoak kendu gabe, iPod-a atsedenean jarri nahi baldin badugu modu azkarrean, aurikularren klabija atera ezkero, atsedenean geratzen da.

Zer esanik ez dago, hauetako gauza asko, iPod Touch-arekin ere egin daitezkeela.

Tagged with:
Abe 02

iPhonerako Photoshopa aspaldi egon da eskuragarri Estatu Batuetako Storean. Bertan itunes kontu bat irekitzekotan ibili nintzen aplikazio hau probatzeko asmoz, baina azkenean itxarotea erabaki nuen. Gaurtik, eskuragarri daukagu gure Store-an.

Aplikazioa irekitzerakoan, momentuan argazki bat ateratzeako aukera edo gure gailuan daukagun beste edozein argazki irekitzeko aukera ematen digu.

Esan beharrik ez dago, sakeleko telefonorako aplikazioa dela, beraz ezagutzen dugun Photoshopaten “ligth” bertsioa dela nolabait esateko. Aukera mugatuak dauzka, baina egiten duena, guztiz ondo egiten du, hori iruditu zait behintzat.

Lau menu desberdin dauzkagu goiburuan. Lehenak, argazkia mozteko aukera ematen digu. Bigarrenak aldiz, esposizioa aldatzeko aukera, saturazioa, tinte edo koloretako iragazkiak, eta azkenik zuri-beltzera pasatzeako aukera ematen digu.

Hirugarren menuan, pintzelez margotuta egongo balitz bezalako efektu bat eta “soft focus” izeneko desenfoke bat aplikatzeko aukerak dauzkagu.

Laugarren eta azken menuan, efektu desberdinak aukeratu ditzakegu, besteak beste “pop-art” deritzon efektua, marko zuri bat jartzeko aukera, eta “vintage” izeneko efektua adibidez.

Bestalde, photoshop.com webgunean erregistratu gaitezke, eta 2gb-eko espazioa ematen digute gure argazkiak bertan biltegiratzeko. Nire ustez, aplikazio honek bere betebeharrak primeran egiten ditu, eta bertatik ateratzen ditugun argazkiei ukitu oinarrizkoak edo dibertigarriak egiteko aukera egokia iruditzen zait. Dohakoa da, beraz iPhone baten jabe zaretenok, probatu beharreko aplikazioa dela iruditzen zait.

Tagged with:
ira 02

Duela hilabete batzuk, nire mp3 musika erreproduzitzaile zaharra aldatzeko aukera izan nuen. Inoiz ez dut iPod bat erosteko asmorik izan, baina nire esku artean iPod touch bat izan nuenean, asmoak aldatu zitzaizkidan. Momentu horretatik, sagarrari buruzko intesa sortzen hasi zitzaidan. Kriston beldurra sartu zitzaidan bapatean, sagarrari kosk egiteko beldur nintzen, eta gaur, iMac pantaila handi honen aurrean, onartu behar dut sagarrari kosk egin diodala.

Eta normala den bezala, nire rss jario irakurlean sagarrari buruzko webguneen jarioak gehitu dira, podcast rss-ak ere, eta hainbeste gorrotatzen nuen iTunes, ezinbesteko tresna bihurtu da. Aldaketa gehiegi oso denbora gutxian…

Photoshopa ezinbesteko tresna denez nire egunerokotasunean, Windows-en beharrean aurkitzen nintzen, eta egia esan, gero ta gehiago kostatzen zitzaidan GRUB-ean windows aukeratzea, eta sarritan lana pilatzen zitzaiadan osaba Bill-en sistema eragilea ez abiarazteagatik.

Orain, gustora entzuten dut Mac OS X-en “tachannnnn” sarrerako soinua, ez daukat Lightroom eta Photoshop irekitzeko nagikeriarik. Ez daukat antibirus, antispiware eta sistema moteltzen duten bestelako tresnen beharrik, crack, serie zenbakiak, formateoak… atzean geratu dira. Eroso sentitzen naiz, baina gauza batetaz damutzen naiz… aldaketa lehenago egin ez izanaz.

Tagged with:
preload preload preload