mai 22

Kolore bereziak ateratzen dituzte arbola honen hostoek, kontrargia aprobetxatuz pare bat argazki egin nizkion…

Tagged with:
mai 14

Tagged with:
mai 14

Futbol zalea ez izan arren, aitzakia ezin hobea izan zen atzokoa Bilbon juergatxoa botatzeko. Kolore zuri-gorriz jantzi ziren atzo Bilboko kaleak, ikaragarrizko giroa, jendez gainezka alde guztiak, denok historia berriz errepikatzeko gogoekin.

Hasiera ona izan arren, partidua ez zen nahi bezala bukatu. Hala ere egun ahaztezina atzokoa.

Aupa lehoiak!! eta aupa afizioa!!

mai 12

Mugarra mendian egindako txango batean atera nuen hurrengo argazkia. Zegoen lainoarekin, ez zen lau metrotara zegoena ere ia ikusten. Momentu batean nondik jarraitu jakin gabe ere geratu ginen, eskerrak nirekin zetorrenak oso ondo ezagutzen zuela lekua.

Laino horrekin oso giro berezia zegoen, dena zegoen desberdin, beste leku ezezagun batean bageunde bezala.

Tagged with:
mai 11

Tagged with:
api 28

Aurrekoaren sesio berdinean…

Tagged with:
api 24

Astebururako eguraldi makurra iragarri dutenez, atzoko eguraldi politaren ostean argazki batzuk egitera joan nintzan kostaldera. Badakit argazki gehienak kostaldekoak igotzen ditudala, baina ain gustora egiten ditut argazki hauek… beti egoten naiz kresal usain hori sentitzeko gogoz, itsasoaren soinua, bakardadea eta koloretako argiaren isladak berriz ikusteko desiatzen.

Astebururako estudio sesio bat gabiltza preparatzen, eguraldiak laguntzen ez duenean… primerako plana.

Tagged with:
api 23

Gaur, Apirilak 23, atera da Ubunturen azken bertsioa kalera. Badira egun batzuk “release candidate”-a instalatu nuela eta primeran joan zait dena. Aurrekoa baino egonkorragoa, baina batez ere azkarragoa iruditu zait, oso azkar abiarazten da. Guztiz gomendagarria eguneratzea.

Instalatzeko ISO-a jeisteko, gaur zerbitzariak kolapsatuta egongo dira, nik torrent bidez jeistea gomendatzen dut. Zenbat eta jende gehiagok jeitsi are eta azkarrago jeitsiko dugu.

Tagged with:
api 17

Asteburuan estudioan izan ginen lagun talde bat, modeloak ezin izan zuen etorri eta argazki sesio guztia inprobisatu beharrean aurkitu ginen. Guk geuk egin behar izan genituen modelo lanak, lagun artean. Imaginatu dezakezue zein pasa genuen elkarri argazkiak ateratzen, primeran!!

Niri atera zidaten argazki bat igotzera animatu naiz, bada orduan irakurleen aurrean nire burua aurkezteko ez?  Oso serio agertzen naiz argazkian, baina momentuak hori eskatzen zuen. Seriotasuna eta begirada desafiantea.

Argazki hau Deo Villasante-k atera zidan, hemen ikusi ditzakezue bere lanak, merezi du begirada bat botatzea lagun onen lanei.

Tagged with:
api 16

Berandu heldu nintzen hondartzara, eguzkia izkutatua zegoen dagoeneko, koloreak bizitasuna hartzen hasi ziren eta ilunabar koloretsu bat kontenplatu nuen.

Tagged with:
Pages: Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 ...43 44 45 Next
preload preload preload
Pages: Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 ...43 44 45 Next