abu 05
Aspalditik neukan Bizkaiko kostaldeko kalatxo txiki honen berri, baina duela gutxirarte ez dut ezagutzeko aukerarik izan. Nahiko sarbide arriskutsua dauka, kriston aldapa jeitsi behar da bertara iristeko, ez da batere gomendagarria bakarrik joatea. Ez behintzat argazkiak ateratzera, gehienetan guztiz ilundu arte bertan gelditzen garelako.
Ez nuen oso ondo aprobetxatu sesio hau, beraz, errepikatzea tokatzen da.

Tagged with: Argazkiak • bizkaia • ilunabarra • kostaldea
abu 01
Barkatuko didazue aspaldian bloga eguneratu ez izanagatik. Itsasoko argazkiak ateratzeko ez da garairik egokiena, hondartzak jendez gainezka dauden momentu hauetan. Urtero bezala garai hauetan argazki kamarari deskantsu pixkat ematen diot, baina hala ere insektuen argazkiak eta bestelako gauzatxo batzuk egiteko momentu egokia da.
Polyommatus icarus-ekin ibili naiz jolasten urtero egiten dudan bezala, dibertigarria egiten zait eta asko gustatzen zaizkit modelo bezala.
Ia alperkeria pixkat kentzen dudan eta bloga eguneratzeari kaña pixkat ematen diodan.

Tagged with: makro • Polyommatus icarus • tximeleta
uzt 05
Behe lainoaren misterioa…
Sarritan esan dut behe lainoak sortzen duen misterioa izugarri gustatzen zaidala. Paisaia mota guztietan, baina batez ere laku eta basoetan.

Tagged with: arboladia • Argazkiak • lainoa • paisaia
eka 25
Makroa praktikatzeko garaian gaude, denboraldia aprobetzatu behar da…

Tagged with: Argazkiak • insektua • makro • natura
eka 15
Ez dakit nork pasa zuen hobeto, guk edo txakurrak….

Tagged with: Argazkiak • golden retriever • gos • txakurra
eka 11
Hainbeste bilatzen dugun goroldioa alde batera utzita, zerbait desberdina bilatu nuen argazki hau egiterako orduan. Lekua ezagutzen dugunok badakigu oso zaila dela Barrikako hondartzan argazkia konpozatzen, betiko enkuadreetatik aldegindu ezkero.
Putzu txiki honetan zeruaren islada ikusi nuenean, argazkia ateratzea erabaki nuen.

eka 09
Aurrekoaren sesio berdinekoa…

Tagged with: Argazkiak • insektua • makro • natura • Scatophaga stercoraria
eka 06
Inguruko argazkilarion artean, Barrikako hondartza da guztietatik apreziatuena. Oso arraroa izaten da bertara joan eta beste argazkilari batekin topo ez egitea. Gaur zortzi argazkilari elkartu gara bertan, bakoitza bere txokoan argazkiaren bila. Leku nahiko txikia da eta ezin izan gara gehiegi mugitu, hala ere gustora aritu naiz.

Tagged with: Argazkiak • barrika • bizkaia • natura • paisaiak
mai 31
Aspaldian ez dudala insekturen baten argazkirik igo. Mota honetako argazkiak badakit ez zaizkiola mundu guztiari gustatzen, ez ikusleei ezta argazkilariei ateratzea ere. Hala ere bagaude argazki mota hau egiten disfrutatzen dugunok, lurrean etzanda, eserita edo oso postura arraroak hartzen ditugun bitartean pultsoa mantentzen, primeran pasatzen dugunok.

Tagged with: Argazkiak • eulia • makro • Scatophaga stercoraria
Iruzkin berriak