abu 09

Esan ohi da pertsonek nortasun bikoitza izan dezakegula, bat izkutuan eta bestea agerian, bat ona bestea txarra, potila eta itsusia… aurretik eta atzetik. Honako honekin egin dut topo gaur kalean, ez dakit Toby edo Tobias den…

abu 07

Internet Explrer-a boikoteatzeko deia egin du Paul Thurrott, Windows-eko zale amorratua eta “WinSupersite” publikazioko arduradunak. Literalki hau adierazi zuen bere artikulo baten: ” Nire gomendioa nahiko sinplea da: Internet Explorer 7 boikoteatu dezagun” eta beste honako hau ere : “Internet Explorer minbizi bat da Web-erako, eta honen ondorioz geldiarazi behar da. Ez da segurua eta ez ditu estandarrak betetzen”.

Paul Thurrott-ek ez ditu ileak mingainean eta Mozilla Firebox gomendatzen zuen bere idatzi horretan, Apple-ko Safari eta Opera ere kontuak hartzeko aukerak diren arren.

Nik Mozilla firebox erabili eta gomendatzen dut, askoz seguruagoa da eta ehundaka gehigarri ditugu gure gustora instalatzeko. Gainera euskaratuta dago, zer gehiago behar duzu Mozilla Firefox erabiltzen hasteko? Oraingoan ez duzu aitzakiarik. Jeitsi nahi baduzu hemendik egin dezakezu, eta gehigarriak jeisteko hemen.

abu 07

Tarte hau irekitzeko musika bideo bat jarriko dizuet, hardcorean aintzindari izandako Bap!! taldearena ain zuzen. Espero norbaitek ni bezain beste gozatzea bideo honekin.

abu 07

Aupa!Hau da nire blog berria, apurka apurka informazioz betetzen joango naiz atal ezberdinetan. Zirikatzaile bazara eta komentarioren bat egin nahi izan ezkero eskertuko nizuke.

Pages: Prev 1 2 3 ...37 38 39 40 41 42 43 44 45
preload preload preload
Pages: Prev 1 2 3 ...37 38 39 40 41 42 43 44 45