http://video.google.com/videoplay?docid=-5712830295288351576
Hiru gaztek bideo hau grabatu eta sarera igo dute, diputatuen kongresora sartu omen dira inor enteratu gabe. Zapateron lekuan honako hau dioen notatxo bat utzi omen dute: “Zapatero el 16 de octubre en pie contra de la pobreza”. Ondoren jarleku bat lapurtu eta alde egin dute.
Egia ote da bideoa? faltsua bat dela diote komunikabideek, benetazko eta gezurrezko irudiak tartekatuz egin duten montaia dela ziurtatuz. Ikusi, ikusi bideoa…

![]()
![]()
![]()






Sarean buelta-bueltaka nabilela, tipografia mota honekin egin dut topo. Zure izena edo beste edozer, letra biluzi hauekin ikusi nahi baduzu helbide HONETAN egin dezakezu…
Jone, asko balio duten pertsona horietako da, ezagutzeaz pozten zaren horietakoa. Urte bete pasa da elkar ezagutu ginanetik, azkar doa denbora… Gaur berak idatzitako lerrotxo batzuk bidali dizkit, eta blogera igotzea pentsatu dut.

Buruan euki dodazan gorabeherak
buruan euki dodazan zalantzak
egonezinaren preso bihurtu nabe
Hots egin zaitudan egunak
bukaezinak izan dira, faltan bota zaitut…
eta behin aurpegia busti euztiezan malkoak
nire begietara itzuli dira,
begiak estaltzen eustan odeia urrunduz…
Hala ere esan beharra dago
lehoi baten erasoak
izten duen arrastra
zureagaz konpara daitekeela…
Eskerrikasko Jone… muxu potolo bat…..
Dj Qbert “scratch” filmean ezagutu nuen, 1985. urte inguruan hasi zen ezaguna izaten munduko hip hop jarraitzaileen artean. Inork inoiz atera ez zituen soinuak ateratzen hasi zen platoen laguntzaz. 1991, 1992, 1993 eta 1994an Estatu Batuetako DMC deritzon txapelketa irabazitakoa dugu, 1995an txapelketako arduradunek parte ez hartzera eta epaimahai izatera gonbidatu zuten, ez zuen aurkaririk.

Dudarik gabe Dj Qbert munduko Dj/Turntablista onena da.
Sly the Mic Buddha-rekin egindako sesio baten bideoa igoko dut, bat platoetik bestea beat boxing egiten.
Zabaldu.com -en ikusi dut albiste hau. Bertan, Tolosako buruz burukoan parte hartzeko aukeratutako zirriborroak, eta irabazle suertatutakoak ikus daitezke. Ikusteko klikatu HEMEN.















Iruzkin berriak