Krow artzai txakur Belgiarra da, Malinois motakoa. Gustora ibili da gaur Mugarran elurretan.
iPhonea erabiltzerakoan badaude hainbat truku edo baliabide mundu guztiak ezagutzen ez dituenak. Nik ezagutzen ditudanen zerrenda bat prestatu dut, batzuk oso ezagunak dira besteak ez hainbeste. Egongo dira aipatu gabe utziko ditudanak, ezagutzen ez ditudan seinale.

- Erdiko botoia eta goiko botoia batera sakatzen baditugu, pantailaren irudi bat gordeko da gure argazkien karpetan.
- Mahaigainen puntutxoen ezkerraldean edo eskuinaldean sakatuz, mahaigain desberdinetatik nabigatuko dugu.
- iPhone edo sakeleko telefonoekin ikusteko prestatuta ez dauden webguneren batean baldin bagaude, irakurri nahi dugun textuaren gainean klik bikoitza eginez, textu hori pantailara egokituko zaigu.
- Textu baten gainean segundu batzutan hatzamarra gainean mantentzen badugu, lupa bezalako bat azalduko zaigu textua handituz.
- Webgune bat irakurtzen gaudean, behealdean gaudenean, berriz orrialde hasierara joateko “scroll” egin gabe, ordulariaren gainean klik eginez, zuzenean webgune hasierara eramango gaitu.
- Mahaigain desberdinetan gaudenean, erdiko botoiari emanez, mahaigain nagusira eramango gaitu.
- Defektuz, erdiko botoia bi aldiz sakatu ezkero, musika entzuten ez gaudenean, kontaktu gogokoenetara eramango gaitu. Baina aukera hau konfiguratzeko aukera daukagu telefonoaren aukera naguisetan.
- Norbait deika dagoenean, goiko botoiari bi aldiz sakatuz… deia bideratuko dugu.
- Dei bat jasotzen dugunean eta soinua kendu nahi baldin badugu baina deia kolgatu gabe, goiko botoiari emanda lortuko dugu.
- Kontaktu bat irekitzen badugu eta bere helbidean klik eginez gero, zuzenean Maps irekiko zaigu, bertarako bidea erakusteko.
- Musika entzuten baldin bagaude, eta iPhonea, atsedenean baldin badago, erdiko botoia bi aldiz sakatuta iPod-an kontrolak irekiko zaizkigu.
- Aurikularrekin gaudean audioa entzuten, klik bat egiten badugu mikrofonoan, atsedenaldian jarriko da. Bi klik eginez aldiz, hurrengo pistara pasako da.
- Audioa entzuten baldin bagaude, iPhonea astinduz, hurrengo abestira pasako gara.
- Goiko botoia eta erdiko botoia 10 segundutan klikatuta mantentzen baditugu… “hard setet” bat egingo diogu iPhoneari. (kontuz!)
- Textu idazterakoan, letra bat sakatuta mantentzen badugu, aukera gehiago azalduko zaizkigu, adibidez ”ñ”letra, azentuak eta karaktere desberdinak.
- Audio entzuten gaudenean eta kaskoak kendu gabe, iPod-a atsedenean jarri nahi baldin badugu modu azkarrean, aurikularren klabija atera ezkero, atsedenean geratzen da.
Zer esanik ez dago, hauetako gauza asko, iPod Touch-arekin ere egin daitezkeela.
iPhonerako Photoshopa aspaldi egon da eskuragarri Estatu Batuetako Storean. Bertan itunes kontu bat irekitzekotan ibili nintzen aplikazio hau probatzeko asmoz, baina azkenean itxarotea erabaki nuen. Gaurtik, eskuragarri daukagu gure Store-an.
Aplikazioa irekitzerakoan, momentuan argazki bat ateratzeako aukera edo gure gailuan daukagun beste edozein argazki irekitzeko aukera ematen digu.
Esan beharrik ez dago, sakeleko telefonorako aplikazioa dela, beraz ezagutzen dugun Photoshopaten “ligth” bertsioa dela nolabait esateko. Aukera mugatuak dauzka, baina egiten duena, guztiz ondo egiten du, hori iruditu zait behintzat.
Lau menu desberdin dauzkagu goiburuan. Lehenak, argazkia mozteko aukera ematen digu. Bigarrenak aldiz, esposizioa aldatzeko aukera, saturazioa, tinte edo koloretako iragazkiak, eta azkenik zuri-beltzera pasatzeako aukera ematen digu.
Hirugarren menuan, pintzelez margotuta egongo balitz bezalako efektu bat eta “soft focus” izeneko desenfoke bat aplikatzeko aukerak dauzkagu.
Laugarren eta azken menuan, efektu desberdinak aukeratu ditzakegu, besteak beste “pop-art” deritzon efektua, marko zuri bat jartzeko aukera, eta “vintage” izeneko efektua adibidez.
Bestalde, photoshop.com webgunean erregistratu gaitezke, eta 2gb-eko espazioa ematen digute gure argazkiak bertan biltegiratzeko. Nire ustez, aplikazio honek bere betebeharrak primeran egiten ditu, eta bertatik ateratzen ditugun argazkiei ukitu oinarrizkoak edo dibertigarriak egiteko aukera egokia iruditzen zait. Dohakoa da, beraz iPhone baten jabe zaretenok, probatu beharreko aplikazioa dela iruditzen zait.

Egin berri dudan txoko berri bat aurkeztuko dizuet oraingoan. Sakeleko telefonoek ematen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, edozein lekutan nagoelarik sakeleko telefonotik elikatuko dut txoko berri hau. Bertatik egindako argazkiak, grabatutako audioak, bideoak eta bestelako kontuak argitaratuko ditut.
Hortarako Tumblr aukeratu dut, http://ik3r.tumblr.com da helbidea eta hau rss jarioa.
iTunes-en aurreko eguneraketarekin, honen atzekaldea kolorez aldatu eta zuria jarri zuten. Erabiltzaile asko ez zeuden gustora aldaketa honekin eta gaur atera berri duten 9.0.2 eguneraketa berrian, atzekaldea berriz ilun jartzeko aukera gehitu dute. Irudian ikusi daiteke aukera berri horren inplementazioa, gorriz markatu dut hobeto ikusteko.
Berehala aldatu dut, garrantzi handirik gabeko gauza dela ematen duen arren, askoz gustorago nago orain atzekalde ilunarekin.
Ubunturen 9.10 Karmic Koala instalatzen ari naiz iMac-ean, asteburuan eramangarriari tokatuko zaio eguneratzea. Badirudi ez dituela uste zen besteko berrikuntzarik ekarriko, baina hala ere sorpresatxoren bat eramatea espero dut. Egia esan ez dut askorik irakurri dakartzan berrikuntzei buruz, beraz instalatu ostean konturatuko naiz.
Hemendik jeitsi daiteke Ubuntu, atera berri den azken bertsioa.
Baliteke zuetariko askok Akinator ezagutzea, baina nik, atzo bertan ezagutu nuen Twitter bitartez. Probatzen hasi eta denbora dezente egon nintzen pertsonaia desberdinak pentsatzen, eta uste baino gehiago asmatu zizkidan. Badakit txorrada bat dela, baina tira… pizkat entretenitzeko ez dago gaizki xD.
Lotura: Akinator




















Iruzkin berriak