Sorgin-belar (Taraxacum officinale)
eka 11

Pedresa, Cantabriako oilo arraza autoktonoa da. Aspalditik, Cantabria eta inguruetako oilategi eta larreetan bizi da zuri-beltz marradun hegazti eder hau. Gaitasun bikotzekoa dugu Pedresa, alde batetik, arraultzak jartzen oso trebea da eta aldi berean okelerako ere guztiz egokia, klima heze eta gogorrenetan ere  primeran moldatzen dena.

Garai batean arraza gehienei gertatu zitzaien bezala, produktibitatea bilatzen hasi zirenean, ia guztiz desagertu zen oilategi guztietatik. Duela gutxi, errekuperazio lanak hasi zituzten arte, oso animali gutxi ikus zitezkeen. Orain berriz, afizionatu askok arraza honetaz gozatzeko aukera daukagu, produktibitateari baino arrazari garrantzi gehiago ematen diogularik.

Oilartxo gazte honek hilabete eta piku izango ditu, baina planta ederra hartzen hasia da dagoeneko. Esperantza asko dauzkat berarengan, datorren urtean erreproduktore bezala erabiltzeko asmoz, ikusiko dugu nola aurreratzen duen.

2 Responses to “Pedresa”

  1. hungrianue(e)k dio:

    hau bai hau oilasko japonessaaaa!!
    gora ipar koreaaa!!

  2. gallinita ciega(e)k dio:

    Kasualitatez sartu naiz eta ze gauza polittakin ein dodan topo! Ez nuen ezagutzen arraza hau… Ea zortea duzun eta munduko erreproduktorerik onena ateratzen zaizun! Zuk, badaezpada klima ona eskaini iezaiozu! :P

    Ondo izan

Leave a Reply

preload preload preload