Faroa Bare
ots 08

Beti izan dut Border Collie bat eukitzeko gogoa, eta hainbeste denboran itxaroten egon ondoren, aukera on bat aprobetxatuz kide berria daukagu familian, Sua.

Elkar ezagutzen eman dugu asteburu osoa, beste txakurrekin ere egin ditugu aurkezpenak, eta txakurkumeek daukaten kuriositateaz baliatuz etxeko txoko gehienak erakutsi dizkiogu. Ederto moldatu da bizileku berrian, ez du negar txintik ere egin, zein txintxoa den gure neskatoa! bihotza lapurtu digu bi egun hauetan…

Espero dut, asteburu hontan bizitakoa, harreman luze eta atsegingarri baten hasiera baino ez izatea.

Ongi etorri, Sua!

One Response to “Familia handitu da…”

  1. Maxustra(e)k dio:

    Kaixo, Sua!!!!

    Asko poztu naiz zu ezagutzeaz eta are gehiago familia berriari eman diozun poztasunaz!!! Zuk pentsatzen duzuna esatera ere ausartuko naiz: ” Ziur nago asteburu hontan bizitakoa, harreman luze eta atsegingarri baten hasiera baino ez dela izan” ;).

    Ea zure argazki gehiago ikusteko aukera daukagun!! Benetan zara zorte oneko neskatoa, familiaz gain, sekulako “aitatxo” izango duzu ondoan eta!jajjajajajajjaja

    Patxo handi bat zuri eta beste bat Iker-i!!!!

    Laster arte,

    Maxustra

Leave a Reply

preload preload preload