Agur Mikel, agur. Sagar freskagarria
Abe 10

Atzo Sonbird 1.0 probatzera animatu nintzen, lagun baten gomendioz. Probatu eta baita gustatu ere! oso oso tresna konpletoa iruditzen zait, Firefox-ek bezala gehigarriak erabiltzeko aukerarekin. Atzo irakurri nuen, erreproduktore multimedietako Firefox deitzen diotela batek baino gehiagok.

Web arakatzaile bat ere barnean dauka eta honek eskeintzen dizkigun aukerak oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Gehigarri interesgarri piloa ere aurkitu ditut, Last.fm, magnatune, eta shoutcast irratia esate baterako.

Probatzea baino gauza hoberik ez dago, gustoko dugun ala ez jakiteko. Nire Audacious maitea alde batera utzi eta Songbird erabiliko dut hemendik aurrera. Linux erabiltzaileak ez zaretenok ere probatzeko aukera izango duzue, bai Mac OS X eta bai Windows plataforma duzuenok.

Leave a Reply

preload preload preload