Ordenagailuko disko gogorrak agur esan zidan duela egun batzuk, nire datuak ez galtzeko, hainbeste kostatzen zaizkidan ditxosozko backups gogaikarriak egin gabe. Bueno, den dena ez baina gauzatxo batzuk galdu ditudalakoan nago.
Aspalditik nabil ordenagailu berri bat erosteko gogoarekin eta disko gogorraren agurrarekin batera, tentatua ibili naiz, eta noiz ez! xD iMac bat erosteko gogo ikaragarria izan dut. Baina azkenean disko gogorra aldatzearekin konformatu beharko naiz. Aurrerago agian…
Eta orain, kontsolatzeko hau bezalako albisteak erabiltzen ditut. Apple ez da aspaldiko Apple, intel prozesadorea erabiltzen hasi zirenetik ez da berdina! eta horrelako esaldiak irakurtzeak kontsolatzen naute. Leopard sistema eragile berriaren arazoek ere laguntzen didate. Hala ere, ez zitzaidan inportako iMac berri bat erostea, uffff!









