urt 19
Linuxjuegos blogean 2006 Open Source 10 jokurik baloratuenen zerrenda bat atera dute. Ez naiz jokulari sutsu horietakoa baina noizhean behin egiten ditut nire saioak. Oso zerrenda interesgarria iruditu zait aipatzen dituzten jokuak borobil borobilak direlako. Linux erabiltzailea bazara eta jokuak gustoko badituzu lagungarri egingo zaizu irakurketa, bai zerrendarena eta baita Linuxjuegos webgunearena.
Zerrenda ikusteko klikatu hemen.









