Bi asmakari Ilargia
Aza 20

Jarri dituzte herrian gabonetako argiak, despistaturen bat baldin badago berehala konturatuko da gabonak gainean ditugula. Gauez argiak edonori egiten zaizkio erakargarriak eta ikusteko atseginak, formak, koloreak… baina niri ez zaizkit larregi gustatzen gabonetako argi hauek. Ez zaidalako gustatzen gabonen inguruan montatzen den parafernalia guztia, faltsukeria baino ez da. Kontsumitu, gastatu eta denok zoriontsu… ba ez! Negozio kapitalista bat iruditzen zait.

Fededunak, ez zarete nirekin ados egongo, baina hain fededunak baldin bazarete borrokatu ezazue homofobia, sexismoa, arrazakeria, haurren esplotazioa, kartzelak, emakumeenganako gehiegikeria eta beste milla gauzen kontra. Izan zaitezte solidarioak behar dutenekin baina ez gabonetan soilik, urte osoan. Orduan sinistuko dut zuen fedean, bitartean ez!

2 Responses to “Gabonetako argiak”

  1. Jonetxu(e)k dio:

    Zugaz guztiz ados nago. Hala ere, guztioi gustatzen jakuz ganonetan opariak jasotzea… Eta modu batean edo bestean, guztiok gagoz murgilduta gizarte kapitalista honetan eta beraz, kontsumizmoaren barruan. Baina, batzuentzat pentsakera utopikoak diran gure ideian alde borrokatzen jarraitu behar dogu, eta gure historia kontatu, ez inposatu nahi deuskuena. Besterik gabe, mosu bat zirikatzaile!

  2. iker(e)k dio:

    Modu batean edo bestean guztiok gaudela gizarte kapitalista honetan murgilduta guztiz ados nago. Baina gabonetan denoi gustatzen zaizkigula oparien asuntoa ez nago ados, niri behintzat ez jat gustatzen. Guk lagun ezkutuarena egiten dugu, zozketa bezalako bat egin eta tokatzen zaizunari soilik egiten diozu oparia, bakoitzak opari bat bakarrik egiten duelarik. Gainera diru kopuru limite bat jartzen dugu, oso oso txikia gainera.
    Eta kontsumizmoaren sakuan ez nituzke opariak bakarrik sartuko, afariak, bazkariak eta gabonen inguruko guztia ere sartuko nuke saku berean.
    Milesker pasatzeagatik Jonetxu. :-)

Leave a Reply

preload preload preload