Aza 19
Gaur hasi naiz del.icio.us-ek eskeintzen duen serbitzua erabiltzen, gure lotura kuttunak (favoritos internet explorer-en, marcadores firefox-en, bookmarks…) gordetzeko serbitzu segurua dugu. Sarritan irakurri izan dut hainbat lekutan baina gaur arte ez neukan serbitzu honen beharra edo ez naiz animatu probatzera. Zertarako erabili daitekeen ba ez da zaila asmatzea, munduko edozein ordenagailutik izan ditzakegu gure lotura gogokoenak eskuragarri. Laneko ordenagailuan edo beste edozein ordenagailutan ikus ditzakegu gordetako loturak, eta honekin batera edozein pertsonekin konpartitu ditzakegu. Loturak “tag” bidez antolatu daitezke, adibidez “lana”, “kirolak”, “musika”… gero errazago bilatzeko.









