Posta elektroniko bat bidali dit gaur lagun batek, argazkilari afizionatua baita ere, askotan argazkilarion artean egiten dugun galdera bat eginez. Kamera berria erosteko asmoa duela eta Ebay- erostea gomendagarria den edo ez galdetu dit.
Horrela bapatean, eta esaldi batean erantzuteko zaila egiten zait, beraz, bidalketa honetan niri iritzia ematen saiatuko naiz ahalik eta hobeen.
Argazkilaritza zaleok, beti daukagu erosi beharreko zerbait, atera berri den argazki kamera berria, faltan botatzen dugun objetiboa, flasha, bateriak eta beste hainbat osagarri. Dirutza handia inbertitzen bukatzen dugu denborarekin.
Ebay atarian sartu ezkero, oso prezio tentagarriak ikus ditzakegu hainbat eta hainbat saltzaileren eskutik. Batez ere Asia eta Estatu Batuetako saltzaileengandik. Adibide bat jarriko dut argi eta garbi ikus dadin.
Estatu Espainoleko denda ezagun baten Canon 70-200mm f/2.8L IS USM EF objetiboaren prezioa begiratu ezkero, 1878€- takoa dela ikus dezakegu, bidalketa gastuak kontuan izan gabe. Ebay-n famatua den Chinaarts saltzailearen prezioa berriz 1220€. Honi, bidalketa gastuak gehitu ezkero 1260€- tan geratuko zaigu. Diferentzia oso handia dela ikus daiteke, 618€- takoa zehazki.
Tentagarria da 618€ aurreztea, dudarik gabe, baina dena ez da larrosa kolorekoa xD. Normalean, Europatik kanpo egindako erosketak, aduanak pasatu beharko dituzte, eta aduana hoiek pasatzean, tasa batzuk ordaintzera behartzen gaituzte, eta ez txikiak.
Askotan, edo esango nuke gehienetan, saltzaileak beste produktu bat izango balitz bezala bidaltzen du gure paketea, aduanak arazo gabe pasatzen dituelarik. Baina saltzaileak, ezin digu inoiz hori ziurtatu, aduanak ordaindu gabe pasa ditzake, edo ez.
Ebay-n erosleek, saltzaileari buruzko komentarioak egiten dituzte, eta adibidean jarri dudan saltzaileari egindakoei begiradatxo bat bota ezkero, konturatuko gara Europatik jende askok egin dutela eskaria, eta prosezu guztia arazo gabe joan zaiela, inongo tasarik ordaindu gabe. Horrek ere, ziurtasun txiki bat eman diezaguke.
Nik, osagarri merke bat eskatu nuen duela hilabete batzuk, proba egiteko asmoarekin, eta inongo tasarik gabe heldu zitzaidan eta oso azkar. Diru kantitate handia denean, beldur pixkat ematen didala onartu behar dut, edo ez hain txikia, baina hurrengo erosketa bertan egingo dudalakoan nago.
Erabakia ez da erraza… Norbait ausartzen bada, zorte on!
Iruzkin berriak