Abe 01

textoalternativo
Egin berri dudan txoko berri bat aurkeztuko dizuet oraingoan. Sakeleko telefonoek ematen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, edozein lekutan nagoelarik sakeleko telefonotik elikatuko dut txoko berri hau. Bertatik egindako argazkiak, grabatutako audioak, bideoak eta bestelako kontuak argitaratuko ditut.

Hortarako Tumblr aukeratu dut, http://ik3r.tumblr.com da helbidea eta hau rss jarioa.

urr 29

iTunes-en aurreko eguneraketarekin, honen atzekaldea kolorez aldatu eta zuria jarri zuten. Erabiltzaile asko ez zeuden gustora aldaketa honekin eta gaur atera berri duten 9.0.2 eguneraketa berrian, atzekaldea berriz ilun jartzeko aukera gehitu dute. Irudian ikusi daiteke aukera berri horren inplementazioa, gorriz markatu dut hobeto ikusteko.

Berehala aldatu dut, garrantzi handirik gabeko gauza dela ematen duen arren, askoz gustorago nago orain atzekalde ilunarekin.

ira 18

Sekulan ez dut sistema eragile berri edo eguneraketa batengatik ordaindu, hau da egiten dudan lehen aldia. Gaur heldu zait Snow Leopard sistema eragile berriaren DVD-a etxera.

8.95€ ordaindu ditut, eta prezio horregatik onartu behar da merezi izan duela, inolako dudarik gabe. Ekainaren 8-tik aurrera Mac berri bat erosi dugunontzako prezio berezia da hau, hala ere, Leopard aurreko sistema izan dutenek, 29€ -gatik eguneratzeko aukera izan dute. Hau da nire lehen eguneraketa Mac Os-en, baina benetan oso prezio egokiak iruditu zaizkit. Beste puxtarri bat Apple-entzako, portatu dira eta!

Tagged with:
ira 09

Gero eta gehiago dira sareko telesailak, eta telesail interesgarri bat gomendatu nahi dizuet. Aspaldi ikusi nuen quevidamastriste, eta guztiz engantxatu nintzen. Atzo, malviviendo telesailarekin egin nuen topo eta momenturarte dauzkaten kapitulu guztiak ikusi nituen jarraian.

2008-ko Azaroaren 24-an estreinatu zen eta ordutik, sei kapitulu grabatu dituzte. Sevillako Los Banderilleros izeneko fikziozko auzoan oinarritua dago eta pertsonaiak, beraien bizitza latzaren egunerokotasunaren preso dauden lagun talde bat dira.

Zuetariko askok ziurrenik ezagutuko duzue telesaila, oso arrakasta handia lortu zuelako lehen kapitulua argitaratu zuten momentutik. Komentatzen da, lehen kapitulua,  40 eurotako aurrekontuarekin grabatu zutela, eta bigarrena 120 eurorekin, hala ere produkzio bikaina dauka.

Lotura: malviviendo

Tagged with:
ira 02

Duela hilabete batzuk, nire mp3 musika erreproduzitzaile zaharra aldatzeko aukera izan nuen. Inoiz ez dut iPod bat erosteko asmorik izan, baina nire esku artean iPod touch bat izan nuenean, asmoak aldatu zitzaizkidan. Momentu horretatik, sagarrari buruzko intesa sortzen hasi zitzaidan. Kriston beldurra sartu zitzaidan bapatean, sagarrari kosk egiteko beldur nintzen, eta gaur, iMac pantaila handi honen aurrean, onartu behar dut sagarrari kosk egin diodala.

Eta normala den bezala, nire rss jario irakurlean sagarrari buruzko webguneen jarioak gehitu dira, podcast rss-ak ere, eta hainbeste gorrotatzen nuen iTunes, ezinbesteko tresna bihurtu da. Aldaketa gehiegi oso denbora gutxian…

Photoshopa ezinbesteko tresna denez nire egunerokotasunean, Windows-en beharrean aurkitzen nintzen, eta egia esan, gero ta gehiago kostatzen zitzaidan GRUB-ean windows aukeratzea, eta sarritan lana pilatzen zitzaiadan osaba Bill-en sistema eragilea ez abiarazteagatik.

Orain, gustora entzuten dut Mac OS X-en “tachannnnn” sarrerako soinua, ez daukat Lightroom eta Photoshop irekitzeko nagikeriarik. Ez daukat antibirus, antispiware eta sistema moteltzen duten bestelako tresnen beharrik, crack, serie zenbakiak, formateoak… atzean geratu dira. Eroso sentitzen naiz, baina gauza batetaz damutzen naiz… aldaketa lehenago egin ez izanaz.

Tagged with:
urr 20

Jamendo musika librearen inguruan sortutako komunitatea dugu. Bertan Creative Commons edo Arte Libre lizentziapean dauden hainbat talderen musika aurkitu dezakegu. Bittorrent edo edonkey sareen bitartez diskoak jeisteko aukera ematen dutelarik, Ogg Vorbis eta Mp3 formatuetan. Talde bat gustoko baldin badugu eta laguntza bat eskeini nahi badiegu, PayPal bidez egin dezakegu nahi dugun kantitatezko dohaintza.

Gnu/Linux erabiltzaileok, gure mahaigainean eduki dezakegu Jamendo, Pyjama izeneko aplikazioari esker. Artista eta albun desberdinetatik nabigatu dezakegu, gure abesti gogokoenak nabarmendu, erreprodukzio zerrendak sortu… eta beste hainbat aukera.

Debian/ubuntu sistemetan, beraien webgunean duten DEB paketearen bidez instalatu dezakegu oso modu errezean.

Beste tresna ezinbesteko bat bilakatu da nire kasuan, zaila egingo zait hemendik aurrera Pyjama gabe bizitzea xD

Lotura: Pyjama

Tagged with:
eka 26

Argazki edo irudi bat, webgunera igotzerako orduan, sRGB perfila itsastea da gomendagarriena. Horrela, nabigatzaile guztietatik berdin ikusiko dugu denok. Argazki kameratik, argazkiak RGB perfilarekin ateratzen dira eta perfil horrekin igotzen baldin badugu argazkia, ez dugu denok berdin ikusiko. Batzuk, kolore apalago batzuekin ikusi dezakete, beste batzuk ordea biziagoekin adibidez.

Artikulo hau jarraituz, konprobatu dezakezue zuen nabigatzaileak ondo interpretatzen dituen kolore perfilak edo ez.

Firefox 3 baldin badaukazu, oso modu errezean aktibatu dezakezu koloreen gestioa, defektuz, desaktibatua bait dator.

Idatzi nabigazio barran honako hau: about:config

Bilatu honako lerro hau: gfx.color_management.enabled. Klik bikoitza eman true balorea hartzen duen arte. Aldaketak ikusteko, Firefox berrabiarazi.

Tagged with:
api 28

GrNotify tresna ezagutu berri dut gaur, instalatu eta probatu ondoren, ezinbesteko tresna bilakatuko zaidala iruditzen zait.

Grnotify-ren betebeharra, gure GoogleReader kontuan irakurri gabeko feed berriak daudenean, panel nagusian kokatzen den ikur baten bidez, abisatzean datza.

Hemendik jeitsi daiteke deb paketea.

Tagged with:
api 05

Bloga kudeatzerako orduan, Wordpress-en eguneraketa egitea da gehien izorratzen nauena. Backup kopiak eginda ere beti zerbait izorratuko zaidan beldurrez egoten naiz. Onartu behar dut ez zaidala batere gustatzen lan hau egitea.

Atzo gauean Wordpress 2.5 bertsiora eguneratu nuen Wordpress Automatic Upgrade plugina erabiliz, 5 minututan dena neukan prest. Azkarra eta erreza. Inoiz ez zait hain erreza gertatu eguneraketa egitea.

Honako tutorial hau jarraituz egin nuen. Espero dut norbaitentzat ere lagungarri izatea.

Tagged with:
mar 10

Gaztelerazko blogosferaren gaur egungo egoera ezagutzeko liburu bat gustatuko litzaizuke? Egia esan, blog berri asko ezagutzeko aukera ematen du. Normalean irakurtzen ditudan blog asko eta famatuak diren beste asko daude bertan, baina begirada bat bota ondoren, nire jario irakurlean harpidetza batzuk gehitu ditut.

Hemendik jeitsi daiteke edizio librea PDF formatuan.

Pages: 1 2 3 4 5 6 7 Next
preload preload preload
Pages: 1 2 3 4 5 6 7 Next