mar 20

Bi hilabete eta erdi dauzka Suak eta badoa apurka-apurka gauzak ikasten. Bideoan entzuten den “klik” hori, Clicker-aren soinua da, gailu honekin baliatuz, “reforzamiento positivo” deritzon teoria jarraituz ari gara lan egiten. Bideo hau 77 egun zeuzkanean grabatu genuen.

http://www.vimeo.com/10254662

Tagged with:
urt 07

Elurra hasi du, eta gogoz gainera! Konturatu orduko zuritu ditu landak.

Tagged with:
Abe 23

Hau da hau kontrola…

YouTube Preview Image

Tagged with:
urr 25

Aspaldian ez dudanez musikarik jarri, abesti ezagun bat jarriko dut gaur. Agian taldea ez duzue zuetako askok ezagutuko, aspaldiko sarrera baten ere jarri nuen talde honen beste abesti bat, baina abestia ezaguna egingo zaizue askori. Euskal talde batek aspaldian egin zuen abesti honen bertsioa, eta beharbada horregatik egingo zaizue ezaguna, baina oso jende gutxik ezagutzen du bertsio originala.

YouTube Preview Image

Tagged with:
Abe 15

Macka B taldea ezagutzen duzuenok, soberan ezagutuko duzue abesti hau. Eta talde hau ezagutzen ez duzuen askok ere abestia ezagutuko duzue. Bere garaian Euskal Herriko talde batek bertsionatu zuelako bere azken diskoan. Entzun eta berehala konturatuko zarete.

YouTube Preview Image

Tagged with:
Aza 10

Duela aste pare bat, Sakonetako hondartzara egin genuen irteera hiru lagun argazkilarik eta nik neuk. Leku berezia da, dena arrokez betea, oso interesgarria.

Gerritik behera busti-busti bukatu nuen, baina pasa nuen momentuak merezi izan zuen. Argazki hau da guztietatik gehien gustatzen zaidana, azken momentuan atera nuena, frontalaren argia piztu eta autorako bidea hartu baino segundu batzuk lehenagokoa.

Tagged with:
ira 23

Duela 12 bat urte ezagutu nuen Australiar ganberro talde hau. Abesti azkarrak, gordinak melodiaz betetakoak, entzun bezain pronto engantxatu ninduten.

Ordutik, pare bat aldiz zuzenean ikusteko aukera izan dut, lehena Bergarako Gaztetxean eta azkena Durangoko Plateruena Antzokian. Bergarako Gaztetxean eskeini zutena ahaztezina izan zen, lekuak ere asko lagun zuelarik.

Ezagutzen ez duzuenontzat, eta punk doinuen jarraitzaileak bazarete, ziur gustoko izango duzuela, punk doinu azkarrak, pop eta hard doinuekin apainduta. Ramones taldearen jarraitzaileak direla azkar nabaritzen da beraien musika entzunda.

YouTube Preview Image

Tagged with:
ira 10

Lagako hondartza ez nuen sekula fotografiatu. Argazkigintza kontuan ez da gehien erakartzen nautenetako leku bat, hondartza bezala oso polita iruditzen zaidan arren. Baina gutxien espero den lekuan topatu daiteke gustoko argazki bat.

Tagged with:
eka 13

Barinatxe Sopelanako hondartza bat da, askorentzat La Salvaje bezala ezagutua. Gaur, sentsazio berezi bat sentitu dut argazkiak ateratzen nebilen bitartean.

Bertara heldu naizenean, pasioan zebiltzan lauzpabost pertsona zeuden bertan. Tramankulu guztiak atera eta argazkiak egiten hasi naiz, minutu gutxira, ingurura begiratu eta hondartza guztia utz-utzik ikusi dut. Ni eta nire txakurra baino ez geunden. Bakardadea eta lasaitasunaren arteko sentsazio berezi bat somatu dut bapatean, izugarri gustatu zaidana.

Tagged with:
mai 31

Azken aspaldian, argazkiekin buru belarri nabil eta blogean ez dut idazten gustatuko litzaidaken beste. Denak izaten du bere lehentasuna eta momentu honetan argazkiek daukatela onartu behar dut.

Ostegunean, Azkorri hondartza ezagutu nuen, leku zoragarria. Laister bueltatuko naiz berriro, bitartean argazki honekin geratzen naiz…

Tagged with:
Pages: 1 2 3 4 5 Next
preload preload preload
Pages: 1 2 3 4 5 Next