urr 25

Aspaldian ez dudanez musikarik jarri, abesti ezagun bat jarriko dut gaur. Agian taldea ez duzue zuetako askok ezagutuko, aspaldiko sarrera baten ere jarri nuen talde honen beste abesti bat, baina abestia ezaguna egingo zaizue askori. Euskal talde batek aspaldian egin zuen abesti honen bertsioa, eta beharbada horregatik egingo zaizue ezaguna, baina oso jende gutxik ezagutzen du bertsio originala.

YouTube Preview Image

Tagged with:
Abe 15

Macka B taldea ezagutzen duzuenok, soberan ezagutuko duzue abesti hau. Eta talde hau ezagutzen ez duzuen askok ere abestia ezagutuko duzue. Bere garaian Euskal Herriko talde batek bertsionatu zuelako bere azken diskoan. Entzun eta berehala konturatuko zarete.

YouTube Preview Image

Tagged with:
Abe 01

Goizean entzun dut irratian ustekabean harrapatu nauen albistea. Mikel laboa maisuak agur esan digu gaur goizaldean.

Oroitzapen pila bat etorri zaizkit gogora bapatean. Gurasoengandik jaso nuen musika bilduma txiki hartan gustokoen nuen “Bat-hiru” disko hartatik gaur arteko oroitzapen asko.

Eskerrik asko Mikel, eman diguzun guztiagatik.Gure artean izango zara beti.

YouTube Preview Image

Tagged with:
urr 20

Jamendo musika librearen inguruan sortutako komunitatea dugu. Bertan Creative Commons edo Arte Libre lizentziapean dauden hainbat talderen musika aurkitu dezakegu. Bittorrent edo edonkey sareen bitartez diskoak jeisteko aukera ematen dutelarik, Ogg Vorbis eta Mp3 formatuetan. Talde bat gustoko baldin badugu eta laguntza bat eskeini nahi badiegu, PayPal bidez egin dezakegu nahi dugun kantitatezko dohaintza.

Gnu/Linux erabiltzaileok, gure mahaigainean eduki dezakegu Jamendo, Pyjama izeneko aplikazioari esker. Artista eta albun desberdinetatik nabigatu dezakegu, gure abesti gogokoenak nabarmendu, erreprodukzio zerrendak sortu… eta beste hainbat aukera.

Debian/ubuntu sistemetan, beraien webgunean duten DEB paketearen bidez instalatu dezakegu oso modu errezean.

Beste tresna ezinbesteko bat bilakatu da nire kasuan, zaila egingo zait hemendik aurrera Pyjama gabe bizitzea xD

Lotura: Pyjama

Tagged with:
ira 23

Duela 12 bat urte ezagutu nuen Australiar ganberro talde hau. Abesti azkarrak, gordinak melodiaz betetakoak, entzun bezain pronto engantxatu ninduten.

Ordutik, pare bat aldiz zuzenean ikusteko aukera izan dut, lehena Bergarako Gaztetxean eta azkena Durangoko Plateruena Antzokian. Bergarako Gaztetxean eskeini zutena ahaztezina izan zen, lekuak ere asko lagun zuelarik.

Ezagutzen ez duzuenontzat, eta punk doinuen jarraitzaileak bazarete, ziur gustoko izango duzuela, punk doinu azkarrak, pop eta hard doinuekin apainduta. Ramones taldearen jarraitzaileak direla azkar nabaritzen da beraien musika entzunda.

YouTube Preview Image

Tagged with:
eka 24

Aditu ahal duzue, GELDITU AHT!!!!!

Tagged with:
mar 11

Gorka Juliok, Teketen blogean idatzitako sarrera hau irakurri ondoren, zer gutxiago Sorkunen bideoa jartzea baino…

Zorionak Sorkun abesti itzel honengatik, zuzenean ikusteko gogoz geratzen naiz. Animo!

ots 23
YouTube Preview Image
ots 09

Malarians taldeko partaidea izan zen Begoña. Fermin muguruza kontrabandan ere parte hartu zuen, eta hainbat talde ezagunekin kolaboratu du, Skalariak edo Amparanoia besteak beste.

YouTube Preview Image
urt 08

Dantzatzeko aproposak erritmo hauek… xD

YouTube Preview Image
Pages: 1 2 3 4 5 6 7 Next
preload preload preload
Pages: 1 2 3 4 5 6 7 Next