eka 11
Pedresa, Cantabriako oilo arraza autoktonoa da. Aspalditik, Cantabria eta inguruetako oilategi eta larreetan bizi da zuri-beltz marradun hegazti eder hau. Gaitasun bikotzekoa dugu Pedresa, alde batetik, arraultzak jartzen oso trebea da eta aldi berean okelerako ere guztiz egokia, klima heze eta gogorrenetan ere primeran moldatzen dena.
Garai batean arraza gehienei gertatu zitzaien bezala, produktibitatea bilatzen hasi zirenean, ia guztiz desagertu zen oilategi guztietatik. Duela gutxi, errekuperazio lanak hasi zituzten arte, oso animali gutxi ikus zitezkeen. Orain berriz, afizionatu askok arraza honetaz gozatzeko aukera daukagu, produktibitateari baino arrazari garrantzi gehiago ematen diogularik.
Oilartxo gazte honek hilabete eta piku izango ditu, baina planta ederra hartzen hasia da dagoeneko. Esperantza asko dauzkat berarengan, datorren urtean erreproduktore bezala erabiltzeko asmoz, ikusiko dugu nola aurreratzen duen.

Tagged with: Cantabria • Oilarra • oilaskoa • pedresa
mar 31
Marea bajua zegoela aprobetxatuz, Sakoneta hondartzara joan ginen, momentu horretan ikusten bait da leku hau bere osotasunean.

Tagged with: argazkia • paisaia • sakoneta
mar 20
Bi hilabete eta erdi dauzka Suak eta badoa apurka-apurka gauzak ikasten. Bideoan entzuten den “klik” hori, Clicker-aren soinua da, gailu honekin baliatuz, “reforzamiento positivo” deritzon teoria jarraituz ari gara lan egiten. Bideo hau 77 egun zeuzkanean grabatu genuen.
http://www.vimeo.com/10254662
Tagged with: Clicker • Sua • txakurra
ots 25
Fondo beltza erabili dut, eta bizitasun pixkat emateko zonaldeka koloreztatu dut kea.

Hau argazki berdina da baina koloreak alderantzikatuta fondoa zuria gera dadin.

Tagged with: Argazkiak • kea
ots 22
RCEPPA-ko lan proba batetan izan nintzen argazkilari bezala. Eguraldiak lagundu ez zuen arren hamaika txakurrek beraien trebetasunak erakusteko aukera izan zuten.

Probaren lehen zatia obedientzian oinarrituta dago eta bertan, ariketa desberdinak burutu behar dituzte, ahalik eta puntuazio gehien lortzeko. Hurrengo bi argazkietan txakurra gidariaren alboan eta honen pausoa mantenduz azaltzen da.


Beste ariketa bat, “apport” izeneko egurrezko tresna bat jasotzean datza, oztopo desberdinak gaindituz.



Obedientziaren ostean, erasoak burutu beharko dituzte, txakurrak gordeleku guztiak ikustatu beharko dituelarik figurantea aurkitu arte.

Figurantea aurkitzen duenean, txakurrak bertan mantendu behar du ihes egin ez dezan, gidaria etorri arte.



Ihes egiten saiatzen baldin bada, txakurrak eraso egin beharko dio.




Figuranteak gidariari “makila” ematen dionean, ustezko atxiloketa burutzen da eta honekin ariketa bukatutzat ematen da.

Tagged with: lehiaketa • RCEPPA • Txakurrak
ots 19
Aurreko argazkia bezala, sinpletasuna bilatzen.

Tagged with: Argazkiak • bizkaia • irla • paisaia
Iruzkin berriak